Artxamendi topalekuak urteko sasoi honetan antolatu ohi duen Gazte Astearen barruan, patata tortilla lehiaketa egin dute gaur goizean Kontzejupean. Guztira, hamazazpi taldek parte hartu dute lehian; berrogeitaka lagunek, alegia. Guztiek maila ona erakutsi duten arren, epaimahaiak erabaki du nork egindakoa izan den aurtengo patata tortillarik onena; hain justu, Inge Larrañagak, Araitz Blancok eta Jare Azkoitiak irabazi dute aurtengo lehiaketa.