Bentazaharreko Mutiko Alaiek herriko kaleak girotu dituzte Gabonen atarian

Iraia Oteiza

Helduak zein haurrak bildu dira gospel taldearekin batera euskal kantak abestera.

Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak emanaldi ibiltariak egiten ditu, herritarrekin batera euskal kantak abestuz. Azkoitian izan ziren atzo arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara bitartean, herriko kaleetan barrena. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, herritar ugari bildu zen gospel taldearekin batera abestera.

Hurbildu zirenei, euskal abestiekin osatutako liburuxkak banatu zizkien taldeak, guztiek hitzak aurrean zituztela kantari aritzeko aukera izan zezaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide