Plaza bakan batzuk geratzen dira libre lehen sorospenen ikastaroan

Intza Trula

Lehen sorospenak. (Pixabay)

Etzi hasiko da Gurutze Gorriak antolatutako lehen sorospenen ikastaroa, eta urtarrilaren 5era arte iraungo du. 

Gurutze Gorriak datozen asteetarako antolatutako lehen sorospenen ikastaroan plaza gutxi batzuk geratzen dira libre. Hilaren 23an, larunbatez, izango da lehen saioa, eta, urtarrilaren 5ean, azkena. 

Lehen sorospenetako oinarriak barneratzeko 40 orduko formakuntza jasoko dute herritarrek. Elkargunean eskainiko dira saioak, eta izena eman nahi dutenek 943-85 32 97 telefono zenbakira deitu beharko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide