Bi autoren istripua izan da Loiolan, eta auto pilaketak daude

Ane Olaizola

Loiolako errepidea, artxiboko irudi batean.

Azpeititik Azkoitira arteko norabidean gertatu da istripua, 13:55 inguruan, eta anbulantziak pertsona bat artatu du. Errepidearen bi norabideetan daude pilaketak. 

Bi autoren istripua izan da GI-631 errepidean, Loiola parean. Ertzaintzaren arabera, 13:55ean gertatu da ezbeharra Azpeititik Azkoitira arteko norabidean, eta anbulantziak pertsona bat artatu du. Dena den, ez du zehaztu zaurituaren larritasuna.

Zabalik dago errepidea, baina istripua eragina izaten ari da zirkulazioan, eta une honetan (14:15) auto pilaketak daude bi norabideetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide