Ingurumen Mahaiak elikadura burujabetza izan zuen hizpide astelehenean, Elkargunean egin zuen saio irekian. Hasteko, Landarlan ingurumen elkarteak eta On Produkzioek ekoitzitako Zure platerean hasten da mundua dokumentala ikusteko aukera izan zuten han elkartu ziren herritarrek, eta ikus-entzunezkoaren bidez, elikaduraren eta kontsumo ohituren gainean hausnartu ahal izan zuen publikoak. Ondoren, Landarlan elkarteko Amaia Aierbek eta Jon Fontenlak, Artxara kooperatibako Xabier Izagirrek eta Zabaleta baserriko Edurne Osa ogi ekoizleak solasaldia eskaini zuten beren bizipenetatik abiatuta.