Kids&Us ingeles akademiak antolatuta, Santa is coming ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten atzo, larunbata, Elkargunean elkartu ziren haur eta gurasoek. "Gabonetako festaren magian" murgildu ziren horiek zuzeneko musikari, dantzari eta koreografiei esker.
Antolatzaileen esanetan, ekitaldiak "esperientzia paregabea" eskaini zuen: "Santa Clausen laguntzaileek, elfoek, koreografia dibertigarriak egin zituzten, haurrak pertsonaia magiko horiekin parte hartzera eta dantzatzera gonbidatuz. Gabon jaietako giroa kutsakorra izan zen".
Udaleko Gazteria sailak Gabonetarako prestatu duen ekintza sortaren aurrenekoa izan zen atzokoa. Egitarau osoa hemen ikus daiteke.