Jostailu hezitzailea kanpainaren barruan, jostailuak jaso ditu Gurutze Gorriak egunotan Eroski supermerkatuan, egoera zaurgarrian dauden umeei emateko ondoren. Hain zuzen, ostiralean eta atzo egin zuten bilketa "handia" gobernuz kanpoko erakundeko boluntarioek, eta askotariko jolasak zein jostailuak bildu zituzten.
Kanpainaren bidez, adin txikiko pertsonen jolasteko eskubidea bermatu nahi du Gurutze Gorriak. Supermerkatuko bilketa masiboa atzo amaitu bazen ere, herritarrek oraindik egin ditzakete ekarpenak, Azkoitiko Gurutze Gorriaren bulegora (Ugarte industrialdea) joanda. Dohaintzak ere egin ditzakete herritarrek, honako modu hauetara: Gurutze Gorriaren webgunean; Bizum bidez, eman atalean 01376 kodea sartuta; 900 10 49 71 telefono zenbakiaren bidez; edo jostailu hitza duen sms-a bidalita 38088 telefono zenbakira (hiru euro). Dohaintza horiek "gizarte-zailtasuneko egoeran" dauden haurrentzako jostailuak erostera bideratuko dituztela jakinarazi dute sustatzaileek.