Pertsona bat hil da eta beste bi zauritu dira Azkarateko tunelean izandako istripuan

Aitziber Arzallus

Ertzaintzak hedabide honi adierazi dionez, 17:00 aldera gertatu da ezbeharra. Bi edo hiru autok elkar jo dute, eta autoetako bat gidatzen ari zen emakume bat hil da. Horrez gain, beste bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte. 21:00etatik zabalik da errepidea.

Azkarateko tunelean hainbat autoren arteko istripu larria izan da 17:00 aldera. Ertzaintzak baieztatu duenez, autoetako bat gidatzen ari zen emakumezko bat hil da. Horrez gain, beste bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte. Istripuaren ondorioz itxita egon da errepidea, baina 21:00az geroztik zabalik da, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide