Elikagaien Bankuko kideek eskerrak eman dizkiete bilketan lagundu dutenei

Ane Olaizola 2023ko abe. 14a, 11:52

Elikagai Bankuko kideek egindako produktu bilketa bateko artxiboko irudia. (Utzitakoa)

Azkoitiko Elikagai Bankuak bilketa handia egin zuen azaroaren amaieran, eta han parte hartu zuten herritarrei zein boluntarioei eskerrak eman dizkie, bilketa gauzatzeko "ezinbestekoak" izan direlako.

Azkoitiko Elikagai Bankuko kideek bilketa handia egin zuten joan den hilaren amaieran herriko zenbait supermerkatutan. Jasotakoaren kopuru zehatzik ez badute ere, azaldu dute herritarrek "ekarpen handia" egiten dutela, eta eskerrak eman dizkiete kanpainan parte hartu dutenei eta boluntarioei, bilketa gauzatzeko "ezinbestekoak" izan direlako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide