Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria egiteko izena eman daiteke ludotekan

Iraia Oteiza 2023ko abe. 13a, 17:30

Olentzero eta Mari Domingi, iaz. (Anartz Izagirre)

Izena ematen dutenek, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin batera Gabon kantak abesteko aukera izango dute. Izen-ematea abenduaren 19ra arte egongo da zabalik.

Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria egiteko izen-ematea zabaldu dute Abarketatxo ludotekan. Izena ematen duten haurrak zein familiak ludotekan bertan elkartuko dira abenduaren 24an, 11:00etan, eta handik Elkarguneko biribilgunera joango dira, San Martindik barrena jaitsiko diren Olentzerorekin eta Mari Domingirekin elkartzeko. Olentzero eta Mari Domingi eliz atarian gutunak jasotzeko eseri arte, gainera, Gabon kantak bi ikazkinekin batera herriko kaleetan abesteko aukera izango dute izena emandako guztiek.

Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria egin eta beraiekin batera Gabon kantak abestu nahi dituzten haurrek zein familiek Abarketatxo ludotekan eman beharko dute izena hilaren 19a baino lehen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide