Azkoitiko 47 odol emaile omenduko ditu ostiralean Odol Emaileen Elkarteak

Iraia Oteiza 2023ko abe. 13a, 15:31

Iaz egindako omenaldiko irudia. (Mailo Oiarzabal)

Ostiralean, oroigarriak banatuko ditu Odol Emaileen Elkarteak. Odola hainbatetan eman duten 47 azkoitiar omenduko dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 19:45ean hasita.

Ostiralean, abenduak 15, Odol Emaileen Elkarteak aitortza egingo die Azkoitiko odol emaileei. Urtero bezala, oroigarri banaketa ekitaldia egingo dute odola dohaintzan ematen duten herritarren borondatea eskertzeko. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da ekitaldia, 19:45ean. Guztira, odola 25 eta 100 aldien bitartean eman duten Azkoitiko 47 gizon-emakume sarituko ditu elkarteak aurten.

Hain zuzen ere, oroigarriak jasoko dituzte odola 25 aldiz eman duten hogeita bat gizon-emakumek, 40 aldiz eman duten bi emakumek, 60 aldiz eman duten bost emakumek, 50 eta 75 aldiz eman duten zazpina gizonek, 80 aldiz eman duen emakume batek eta odola 100 aldiz eman duten lau gizonek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide