Azkoitiko helduen danborradak 75 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori ospatzeko zenbait ekintza antolatu zituen danborradaren azpibatzordeak. Ekintza horietako bat izan zen Portaleburu aretoan ireki zuten erakusketa, 1948tik 2023ra bitarteko danborradetako elementu eta argazkiak bildu zituena. Azaroaren 10etik 19ra bitartean egon zen zabalik erakusketa, eta bisitari ugari bertaratu ziren danborradaren historiaz gehiago jakitera.
Danborradako antolatzaileek jakinarazi dutenez, argazkiak utzi zituzten herritarrek bihartik aurrera jaso ahal izango dituzte erakusketarako utzi zituzten argazkiak. Udaletxeko Kultura Sailetik pasa beharko dute argazki horien bila. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie argazkiak utzi zizkien herritar guztiei.