Azkoitia BHIko batxilergo ikasleek bi otarre zozkatu zituzten San Andres egunean, eta haiek jakinarazi dutenez, oraindik saridunik ez da agertu: hain zuzen, 4707 (urdina) eta 8343 (berdea) dira zenbaki irabazleak, eta saridunek ostegunera arte dute saskiak jasotzeko epea, eskolara joanda. Ostiraletik aurrera, ordezkoei emango diete saria: 4540 (urdina) eta 8473 (berdea) dira zenbaki ordezkoak.