Aitona-amonei entzundako hitz politenaren lehiaketak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko abe. 7a, 09:06

Euskaraldiko produktu sorta zozkatu du Maxixatzen Gukak Euskararen Egunaren harira, eta Lurdes Ibañez bazkideari egokitu zaio saria.

Joan zen igandean Euskararen Eguna izan zen, eta egun horren harira, Maxixatzen Gukak Euskaraldiko produktu sorta zozkatu du. Zozketan parte hartzeko galdera bati erantzun behar zitzaion: Zein da zure aitona-amonei entzun izan diezun hitzik politena? Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Lurdes Ibañez izan da irabazlea. Ibañezek gaur jaso du saria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide