Gabonak gerturatzen ari direla-eta, Gukak zozketa berezia prestatu du bere bazkideen artean; Guka otarrea. Saski horrek produktu ugari izango ditu: urdaiazpikoa, asteburu pasa bat, Errigorako produktuak, ardo, sagardo eta garagardo botilak eta Gukako produktuak.
Zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan eman behar dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 60 da.