Herrixen elkarteak hogei saski zozkatuko ditu Gabonetan

Ane Olaizola

Hilaren 20ra bitartean erosketak herriko saltokietan Azkoitia txartelarekin egiten dituztenen herritarren artean egingo dute hogei otarreren zozketa.

Herrixen merkatari elkarteak Gabonetako kanpaina jarri du abian beste urtez batez, eta gaurtik abenduaren 20ra bitartean herriko saltokietan Azkoitia txartelarekin erosketak egiten dituzten herritarren artean hogei saski "eder" zozkatuko ditu. Otarreak Rural Kutxaren erakusleihoan daude dagoeneko ikusgai, eta sari banaketa abenduaren 23an egingo dute, udal batza aretoan, 13:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide