Bazkaria eginez amaitu du Jubilatuen Astea Plaza Ondo elkarteak

Ane Olaizola

Dozenaka lagun elkartu ziren atzo eguerdian Joseba jatetxean, eta dantzaldi eta guzti, giro paregabean eman zioten amaiera Jubilatuen Asteari.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, Jubilatuen Astea ospatu dute igaran den astean, eta atzo, igandez, dozenaka lagun elkartu ziren bazkaltzeko Joseba jatetxean. Modu horretara eman diote amaiera Jubilatuen Asteari, giro paregabeaz. Izan ere, han bildutakoek dantzaldia izan zuten bazkalondoren Lajarekin.

Aurretik, askotariko ekintzak izan zituzten aste osoan zehar, hala nola bisita gidatuak, ibilaldiak eta karta txapelketak.

(Argazkiak: Plaza Ondo jubilatuen elkartea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide