Lizarrara irteera egin dute Plaza Ondo jubilatu elkartekoek

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 26a, 11:03

Lizarrara joan zirenen taldeko argazkia. (Utzitakoa)

111 lagunek parte hartu zuten irteeran. Lizarra bisitatu ostean, Iratxen bazkaldu zuten, eta iluntzean itzuli ziren herrira.

Herriko festak iristeko zain egon gabe, Plaza Ondo jubilatuen elkarteko kideek joan den ostegunean ekin zieten ospakizunei. Lizarrara (Nafarroa) irteera egin zuten 111 lagunek, eta egun-pasa bikaina eginda bueltatu zirela adierazi dute elkarteko arduradunek. Goizean Lizarran ibili ostean, Iratxen egin zuten bazkaria, eta 20:00ak bueltan iritsi ziren atzera herrira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide