Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde elkartuko dira bihar plazan

Ane Olaizola

Joan den hileko elkarretaratzearen irudi bat. (Sare)

Azken ostirala izanik, hilero bezala presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean, plazan. 

Hileko azken ostiraletan egin ohi duten gisan, Sare Herritarrak deituta bihar ere plazan bilduko dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde. 19:30ean hasita egingo dute elkarretaratzea, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide