Arnasetik lehiaketaren sarietako bat jaso dute Azkoitia BHIko ikasleek

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 23a, 14:22

10 eta 16 urte arteko ikasleei zuzendutako lehiaketaren aurtengo deialdian 112 lan jaso dituzte. Zarautzen banatu zituzten sariak, atzo. Uemak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bultzatutako Arnasa Gara ekimenaren barruan antolatu da bigarrenez Arnasetik lehiaketa.

Arnasguneetako ikasleek euskaraz sormena lantzea xede, Arnasetik lehiaketa antolatu dute bigarrenez Uemak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Adinaren araberako hiru kategoriatan 112 lan jaso dituzte guztira aurtengoan, eta irabazleek atzo, asteazkena, jaso zituzten sariak, Zarauzko Modelo aretoan. Hain zuzen, Azkoitia BHIko ikasleek saria jaso duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila kategoria, Azkoitxiko epaitegia lanarengatik.

Saridun guztiek 500 euroko saria eskuratu zuten, eta diru hori Irrisarri Land-erako sarreretan, Durangoko Azokako denda birtualean edota EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean erabili ahal izango dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide