Gipuzkoako Urakek Julio Urkixo kaleko saneamendu sarea berritu du hango 10 eta 12 zenbakidun etxeen artean. Udalak azaldu duenez, hango garajeetara ura sartzen zen, hormigoizko hoditeria zaharrek ur-ihesak zituztelako, eta "jarduera aprobetxatuz" 52 metroko hoditeria berria sartu dute eta ur zikinak eta euri urak bereizi dituzte. Astebete inguru iraun dute lanek, eta 11.500 euroko gastua izan dute, udalaren arabera.