Laugarren Ingurumen Jardunaldietako hirugarren saioa egin zuen atzo Urola Bizirik taldeak. Landare exotiko inbaditzaileak izenburuko hitzaldia eskaini zuen Aitziber Sarobe Biologian doktoreak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak. Sarobek landare inbaditzaile mota desberdinen inguruko azalpenak eman zituen, eta biodibertsitatean sortzen dituzten arazoen aurrean egin beharrekoak azaldu zizkien bertaratu zirenei.
Larunbat honetako mendi irteerarekin bukatuko dituzte aurtengo IV. Ingurumen Jardunaldiak. Baso heldu misto baten bisita gidatua Pagoeta inguruan izeneko bisita gidatua egingo dute, Antxon Gomez adituak gidatuta. 10:00etan hasiko dute bisita Lukungo aparkalekuan (Orioko gainetik hiru kilometrora), eta aurrez eman beharko da izena 645 00 93 74 telefono zenbakian.