Hiru ibilgailuren arteko istripua izan da Azkaraten, eta gizon bat hil da

Ihintza Elustondo 2023ko aza. 15a, 16:38

15:30 pasatxo zirenean hiru ibilgailuren arteko istripua izan da Azkarateko tunelean, eta ondorioz, 33 urteko pertsona bat hil da. 18:20 zireneteik irekita dago errepidea, bi noranzkoetan.

Hiru ibilgailuren arteko istripua izan da Azkoitian 15:30 pasatxo zirenean, Azkarateko tunelean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hiru ibilgailuk elkar jo dute, eta istripuaren ondorioz 33 urteko gizon bat hil da eta beste lau pertsona zauritu dira. Errepidea itxita egon da denbora luzez, baina Ertzaintzak jakinarazi duenez, 18:20 zirenean amaitu dute errepidea garbitzea, eta ordutik zabalik dago errepidea, bi noranzkoetan. Zauritutako pertsonak Mendaroko eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide