Azkoitiko Parrokiak janari bilketa egiteko boluntarioak behar ditu

Iraia Oteiza 2023ko aza. 15a, 13:08

Azaroaren 24an eta 25ean egingo dute janari bilketa. Boluntario lanetan parte hartu nahi dutenek, honako galdetegia bete beharko dute.

Azaroaren 24an eta 25ean, janari bilketa egingo du Azkoitian Gipuzkoako Elikagaien Bankuak. Bilketa horretarako, baina, boluntarioak falta dituztela jakinarazi du Azkoitiko Parrokiak, eta herritarrak parte hartzera animatu ditu. Boluntario lan horietan parte hartu nahi dutenek, honako galdetegia bete beharko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide