Herritarren interesa piztu zuen atzo Azkoitia Lagunkoiak antolatutako 'Bizitza betea' hitzaldiak

Iraia Oteiza 2023ko aza. 15a, 10:57

'Bizitza betea' hitzaldiaren irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Helduak Adi! taldeko kide den Elisabete Arrietak "pertsona nagusiei begirada berri bat" eskaintzeko nondik norakoak azaldu zizkien saiora bertaratu zirenei.

Bizitza betea hitzaldia eskaini zuen atzo Elkargunean Elisabete Arrieta Helduak Adi! taldeko kideak. "Pertsona nagusiei begirada berri bat" eskaintzeko informazioa eta aholkuak eskaini zituen hark, eta hurbildu zirenek adi-adi entzun zituzten Arrietak esandakoak. Azkoitia Lagunkoia taldeak udalaren laguntzarekin antolatutako hitzaldia izan zen. 

Elisabete Arrieta Helduak Adi! taldeko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Soziologian doktorea, azken urteetan zahartze aktiboaren inguruko Udako Ikastaroetako bat zuzendu du. Helduak Adi! 2010ean sortu zen irabazi asmorik gabeko adineko pertsonen elkartea da. Elkartearen helburua pertsona nagusien garapen integralari laguntzea eta belaunaldien arteko begiradarekin eta beste elkarte batzuekin lankidetza sarea sortzea da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide