Oteiza pilota elkarteko nagusien mailako Jon Oteiza-Alex Juaristi bikoteak ezin izan zuen nagusien bigarren mailako Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako garaipena eskuratu. Lapke 3 elkarteko Ibarluzea-Telleria bikotea 12-22 gailendu zitzaien larunbat arratsaldez Gurea pilotalekuan jokatutako finalean.
Hala ere, bikote azkoitiarrak hurrengo urtean nagusien lehen mailan jokatzeko aukera izango du, finalera sailkatze hutsagatik. Oteiza pilota elkarteko Azkoitia-Juaristi bikoteak ere lehen mailan jokatzeko txartela lortu du, txapelketan hirugarren postua eskuratuta.