Oroimenaren Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 10, eta bost minutuko elkarretaratze isila egin du Azkoitiko Udalak "herriko biktima guztien memorian", Intsausti jauregiaren aurrean dagoen Oroimenean eskulturaren parean. Isilunea amaitu ostean, loreak utzi ditu Ana Azkoitia alkateak eskulturaren aurrean. Elkarretaratzean izan dira Azkoitiko Udaleko alderi guztietako hainbat ordezkari.