Azaroaren 14an, datorren asteartean, Bizitza betea hitzaldia eskainiko du Elisabete Arrietak "pertsona nagusiei begirada berri bat" eskaintzeko helburuarekin. Azkoitia Lagunkoiak antolatu du hitzaldia, udalaren laguntzarekin. Elkargunean izango da, 18:00etan.
Elisabete Arrieta Helduak Adi! taldeko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Soziologian doktorea, azken urteetan zahartze aktiboaren inguruko Udako Ikastaroetako bat zuzendu du.
Helduak Adi! 2010ean sortu zen irabazi asmorik gabeko adineko pertsonen elkartea da. Elkartearen helburua pertsona nagusien garapen integralari laguntzea eta belaunaldien arteko begiradarekin eta beste elkarte batzuekin lankidetza sarea sortzea da.