Udalak elkarretaratze isila eta lore eskaintza egingo ditu ostiralean 'Oroimenean' eskulturan

Iraia Oteiza 2023ko aza. 8a, 10:27

'Oroimenean' eskultura, Intsausti parkean.

Oroimenaren Eguna dela eta, udalak elkarretaratze isila eta lore eskaintza egingo ditu 12:00etan Intsausti parkean dagoen eskulturaren parean.

Oroimenaren Nazioarteko Eguna izango da ostiralean, hilaren 10ean, eta bost minutuko elkarretaratze isila egingo du Azkoitiko Udalak "herriko biktima guztien memorian". Intsausti jauregiaren aurrean dagoen Oroimenean eskulturaren parean elkartuko dira udal ordezkariak 12:00etan, eta bertan egingo dute kontzentrazioa. Ondoren, loreak utziko dituzte eskulturaren parean. Udalak ekitaldian parte hartzeko deia luzatu die herritarrei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide