Hilabetean 10.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek Gazan, eta Gernika-Palestina herri deialdiaren ekimenez, mobilizazio eguna da gaur Euskal Herrian. Hain zuzen, goizean lantegi eta ikastetxeetan mobilizatzera deitu du kolektiboak, eta Azkoitia BHI ikastetxeko hainbat kidek, esaterako, bat egin dute deialdiarekin.
Arratsaldean, bestalde, elkarretaratzeak izango dira herriz herri. Azkoitian, 18:00etan elkartuko dira plazan, Gazako sarraskia gelditu! lelopean.