Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar

Ane Olaizola

Lantalde berria aurkeztuko du koalizioak biharko batzarrean, eta aurrera begirako erronken berri emango du.

Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar, 18:30ean, Bilgunean. Koalizioaren proiektua "indartzen jarraitzeko" lantalde berria aurkeztuko du taldeak biharko batzarrean, eta horrez gain, esku artean dituzten erronken berri emango dute. EH Bilduk herritarrak gonbidatu ditu bertan parte hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide