Hirugarren mailako Gipuzkoako Txapelketaren hirugarren txanda jokatu zuten larunbatean Elgoibarko Zubi Ondo klubean. Juan Cruz Fernandezek Asier Lasarekin berdindu zuen errespetu handiko eta taulara baino sailkapenera begirako partidan. Izan ere, orain huts egiten duenak aukera asko gal ditzake amaierako sailkapenean. Hain zuzen, hirugarren txandan partida irabazi zuten jokalariek sailkapenean aurrera egitea eragin zuen Fernandezen eta Lasaren berdinketak. Hori horrela izanda, hurrengo txanda honako bikote hauek osatuko dute: U. Lasa (2,5 puntu) - A. Lasa (2,5 puntu); J.C. Fernandez (2,5 puntu) - A. Beorlegi (2 puntu); I. Garcia (2 puntu) - C. Vale (1,5 puntu), eta abar.