Bazkideentzat ikastaro berri batekin dator Anaitasuna Mendi Bazkuna. Izan ere, azaroan, mendiko lehen sorospenen sarrera egiteko bi saio antolatu ditu; bata, 15ean, eta, bestea, 22an. Gurutze Gorriak emango ditu bi saioak, Elkargunean, 18:00etatik 20:00etara.
Mendian lehen sorospenak nola egin ikastea da saio hauen xedea eta izena emateko epea bihartik hasi eta azaroaren 10era bitartean egongo da zabalik, Lopetegi Iturgintzan. Plazak mugatuak direla jakinarazi dute antolatzaileek.