Udazkeneko Tenis Txapelketako izen-ematea zabalduko dute bihar

Intza Trula 2023ko aza. 5a, 14:00

Txerloiko tenis pistak. (Andoni Elduaien)

Azaroaren 18an hasiko da Txerloia tenis klubak antolatutako txapelketa mistoa. Parte hartzeko asmoa dutenek izena emateko epea zabalik izango dute bihartik hasi eta hilaren 14ra bitarte.

Txerloia tenis klubak Udazkeneko Tenis Txapelketa mistoa antolatu du. Azaroaren 18an hasiko dira partidak eta bertan parte hartzeko interesa dutenek izena emateko aukera izango dute bihartik hasi eta azaroaren 14ra bitartean.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez txapelketa mistoa izango da eta hiru kategoriatan banatuko dira kirolariak: brontzea, zilarra eta urrea. Hain zuzen, jokalari bakoitzak aukeratu beharko du zein kategoriatan apuntatu, antolatzaileen laguntzarekin. Gutxienez bi partida jokatuko dituzte kategoria bakoitzean.

669 621 802 zenbakira Whatsapp mezu bat bidali beharko da izena emateko eta partaide bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu -abonatuek eta tenis eskolakoek 15 euro-. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide