Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Etxebizitza Sindikatua sortu du, eta herriz herri aurkezten ari dira, "etxebizitzaren alorrean esku hartzeko eratutako tresna berria". Azkoitian gaur goizean eman dute Etxebizitza Sindikatuaren helburuen eta asmoen berri, 11:00etan hasita, Elkarguneko Intsausti aretoan egindako saioan.
Azpeitiko, Azkoitiko zein Zestoako etxebizitzaren datuak eman dituzte aurkezpen saioan. Udalerriotan etxebizitza alokairuaren prezioak zenbat igo diren ere azaldu dute, grafikoen bidez, baita etxebizitzaren metro koadroaren prezioak zenbatekoak diren ere. Alokairuko logelen inguruan ere hitz egin dute.
"Etengabe mehatxatuak diren bizi baldintzen alde borrokatzeko eta etxebizitzaren alorrean ematen diren erasoei aurre egiteko" sortu dute Etxebizitza Sindikatua, Kontseilu Sozialistaren esanetan.