Hainbat zuhaitz landatu ditu udalak Floreaga auzoan

Ane Olaizola 2023ko aza. 3a, 12:41

Landatutako zuhaitzak. (Azkoitiko Udala)

Auzoko irisgarritasun lanak egiteko kendutako zuhaitzen ordez sartu dituzte berriak, bi igogailuen ondoan.

Floreaga auzoan egin zituzten irisgarritasun lanen ondorioz, hainbat zuhaitz kendu egin behar izan zituela azaldu du udalak, eta ondorioz, gaur zuhaitz berriak landatu dituzte langileek. Hain zuzen, auzoko bi igogailu berrien ondoan sartu dituzte landare berriak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide