Afizionatuen esku pilotako DV Torneoaren XXXII. edizioa Azkoitira iritsiko da bihar, azaroaren 4an. 16:00etan hasiko da jaialdia Gurea pilotalekuan.
Txapelketaren bederatzigarren jardunaldiko partidak dira Azkoitian jokatuko dituztenak, hiru guztira. Arratsaldeko lehen partidan, emakumeen torneokoan, buruz buru jokatuko dute Aldaik eta Etxegaraik. Bigarren partidan, etorkizunekoen edo promesa mailan, Sanchez eta Landa bikoteak Ibarluzea eta Garaño izango dituzte aurkari. Eta jaialdiaren hirugarren partidan, senior mailakoan, Muruak eta Azpirozek Irribarriarekin eta Cuarainekin neurtuko dituzte indarrak.