Lizarra bisitatzeko irteera antolatu du Plaza Ondo elkarteak

Iraia Oteiza 2023ko aza. 2a, 13:20

Azaroaren 23an egingo dute Nafarroako udalerria ezagutzeko irteera. Plaza Ondo jubilatuen elkarteak hilaren 7an zabalduko du egun pasan parte hartu ahal izateko izen-emate epea eta hilaren 17ra arte egongo da zabalik.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Lizarrara (Nafarroa) irteera antolatu du azaroaren 23rako. Irteera egunean 08:30ean abiatuko dira autobusez Aizkibel liburutegiaren paretik. Iratxe jatetxean egingo dute hamarretakoa, eta ondoren joango dira Lizarra bisitatzera. Bazkaria ere Iratxe jatetxean egingo dute.

Azaroaren 7tik 17ra bitartean egongo da izena emateko aukera. Plaza Ondok Kultur Etxeko bigarren solairuan duen bulegoan eman beharko da izena, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 10:30etik 12:00etara. 40 euro ordaindu beharko da izen-ematea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide