Santu Guztien Egunean, hildakoak oroitu dituzte herritarrek

Ane Olaizola 2023ko aza. 1a, 11:36

Domu Santu egunean, hilerrira joan dira herritar ugari, eta hildakoak hildakoak gogorarazteko zein omentzeko, lorez bete dute hura. Gainera, udalak eraberritutako bi ganderailu ikus daitezke kaperan. 

Domu Santu eguna da gaur, eta urtero bezala, hildakoak oroitzeko tartea hartu dute herritarrek. Eguraldiak askorik laguntzen ez badu ere, Azkoitian ere tradizioari jarraituz hilerrira joan dira dozenaka herritar goizean goizetik, eta hildakoak gogorarazteko zein omentzeko, lorez jantzi dute hilerria. 

Gainera, hilerriko kapera barruan dauden bi ganderailu eraberritu ditu udalak, eta hara bertaratzen direnek kanpotik ikus ditzakete 100 urte baino gehiago dituzten figura berrituak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide