Gabriel Cardona teologoak bigarren hitzaldia eskainiko du datorren hilaren 9an, ostegunez, Elkarguneko Oteiza aretoan. Aurrekoan, profeziez jardun zuen hizketan hark, eta oraingo honetan, "norberak bere burua espiritualki" ezagutzeaz jardungo du, El origen soy yo (Ni naiz jatorria) izenpean. 18:30ean hasiko da solasaldia, eta doakoa izango da hori ere, baina hara joaten direnek dohaintzak egin ahal izango dituzte saioaren amaieran. Aurrez izena eman daiteke, (+57) 305 76 84 028 telefono zenbakira deituta.
Hainbat herritarrek antolatu dute hitzaldia, eta horiek azaldu dute "espero gabeko harrera" izan zuela aurreneko hitzaldiak. Haien arabera, 75 lagun elkartu ziren Cardonak urriaren 24ean eman zuen hitzaldian.