Hamar film eskainiko dituzte azaroan Baztartxo aretoan

Ane Olaizola 2023ko aza. 1a, 09:00

'Orlando, mi biografĂ­a polĂ­tica' filmeko irudi bat.

Helduei eta umeei zuzendutako launa film izango dira programazio komertzialean, eta bi zineforum saio ere egingo dituzte datozen egunetan.

Baztartxo antzokiaren kudeatzaileek jakinarazi dute hasi berri den hilean hango aretoan ikusi ahal izango diren filmen zerrenda. Guztira, hamar film eta dokumental emango dituzte datozen asteetan: helduentzat eta haurrentzako launa film komertzial eta bi zineforum saio.

Datorren asteburuan Fermin Muguruzak zuzendutako Bidasoa dokumentala eta haurrentzako Rally road racers filma eskainiko dituzte. Horiez gain, helduentzako O corno, Los asesinos de la luna eta Un amor filmak emango dituzte hurrengo asteetan Baztartxon. Haurrek, berriz, El reino de terracota, euskarazko Nobitaren dinosauro berria eta Trolls 3 filma ikusteko parada izango dute. Zineforum saioen programazioa, berriz, Orlando, mi biografía política eta All the beauty and the bloodshed filmek osatuko dute.

Hona hemen azaroko filmen egutegia:

  • Azaroak 5: Rally road racers haurrentzako filma.
  • Azaroak 5 eta 6: Bidasoa helduentzako dokumentala.
  • Azaroak 12 eta 13: O corno helduentzako filma.
  • Azaroak 12: El reino de terracota haurrentzako filma.
  • Azaroak 14: Orlando, mi biografía política filmaren zineforum saioa.
  • Azaroak 18, 19 eta 20: Los asesinos de la luna helduentzako filma.
  • Azaroak 19: Nobitaren dinosauro berria umeentzako filma.
  • Azaroak 25, 26 eta 27: Un amor helduentzako filma.
  • Azaroak 26: Trolls 3 haurrentzako filma.
  • Azaroak 28: All the beauty and the bloodshed filmaren zineforum saioa. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide