Azpeitiko eta Bergarako musika eskoletako ikasleen saioarekin amaitu zen larunbatean Organo Erromantikoaren XXIV. Zikloa. Peio Lete, Oier Gaston, Itxaso Alberdi, Leo Joaristi, Lorea Larrañaga eta Elena Laka izan ziren Cavaille-Coll organoa jo zutenak. Bach, Franck, Reger, Garbizu edota Durufle musikarien konposizioak entzuteko aukera izan zuten Azkoitiko parrokiara bertaratu ziren herritarrek.