Emakumeok Mugimenduan aplikazioa aurkezten ari dira gaur Azkoitian

Ane Olaizola 2023ko urr. 30a, 15:03

Sonia Vazquez Gizarte batzordeburua, kanpainaren bi dinamizatzailerekin. (Azkoitiko Udala)

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako aplikazioa herriz herri ari dira aurkezten, eta gaur, Azkoitian egin du geldialdia kanpainaren ikur den txita ibiltariak.

Emakumeok Mugimenduan egitasmoaren barruan Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen aplikazioa ari da aurkezten Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamentua. Kanpaina herriz herri ari da geldialdiak egiten, eta gaur, astelehena, Azkoitia izan da haren ikur den txita ibiltaria.

Emakumeen artean jarduera fisikoa sustatzeko xedea du aplikazioak, eta hura ezagutarazten ari dira goizetik bi dinamizatzaile. Emakumeok Mugimenduan aplikazioa doakoa da, eta IOS zein Android sistema operatiboetan erabil daiteke. Udalak azaldu duenez, bi helburu ditu app-ak: batetik, Gipuzkoako emakumeei egunerokoan egiten duten jarduera fisikoa  erregistratzeko aukera eskaintzea, "haien ohituretan eragiteko eta haiek motibatzeko"; eta
bestetik, egitasmoarekin bat egiten duten emakumeen sarea eratzea.

Arratsaldean, 15:30etik 18:30era artean ibiliko dira dinamizatzaileak herritarrei kalean informazioa ematen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide