Jordi Savallek Kursalean eskainiko duen kontzerturako autobusa jarri dute

Ane Olaizola 2023ko urr. 30a, 12:31

Jordi Savall.

Jordi Savall zuzendariak Le Concert des Nations orkestrarekin batera eskainiko du kontzertua azaroaren 14an Donostiako Kursaaleko auditorioan. Azkoititik Donostiara joateko eta handik itzultzeko autobus zerbitzua izango da, eta azaroaren 8ra bitartean egin beharko da erreserba.

Jordi Savall zuzendariak Los elementos y las furias azken proiektua aurkeztuko du Le Concert des Nations orkestrarekin batera azaroaren 14an, Donostiako Kursaaleko auditorioan, eta hara joateko autobusa antolatu dute, Kursaal Eskura egitasmoari esker. 19:30ean hasiko da kontzertua, eta autobusa 18:00etan abiatuko da Julio Urkixo 7 kaleko geralekutik. Kontzertua amaitzean itzuliko dira herrira.

Kontzertura autobusez joan nahi dutenek erreserba egin dezakete azaroaren 8ra bitartean. Horretarako, honako urrats hauek jarraitu behar dira: batetik, Kursaal Elkargunearen kursaal.eus webgunean kontzerturako sarrera erosi behar da, eta behin sarrera erosita, autobuserako tokia hartu beharko dute Azkoitiko Udalaren Kultura Sailera deituta (943-85 71 70) edo hara mezu elektronikora idatzita: kultu@azkoitia.eus. Langabetuek eta 30 urtez azpikoek hiru eurotan erosi ahalko dituzte sarrerak. Horretarako, sarrera eta autobusa erreserbatu beharko dituzte, eta kontzertuaren egunean bertan, Kursaaleko leihatilan adina eta lan egoera egiaztatu ondoren egingo dute ordainketa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide