Berdinketa eta porrota, Anaitasunako talde nagusientzat

Iraia Oteiza 2023ko urr. 30a, 10:30

Anaitasunaren eta Paduraren arteko partida larunbatean, Arrigorriagan. (Anaitasuna FT)

Gizonezkoen taldeak 1-0 galdu zuen partida larunbatean, Padura taldearen aurka Arrigorriagan jokatutako norgehiagokan. Emakumezkoen taldeak, berriz, 2-2 berdindu zuen etxean, Reala C taldearen aurkako partidan.

Garaipenik gabe igaro dute asteburua Anaitasuna futbol taldeko lehen taldeetako neska-mutilek, porrotarekin eta berdinketarekin amaitu baitute astea.

Gizonezkoei dagokienez, Hirugarren Mailan den Anaitasunako taldeak Padura taldearen aurka neurtu zituen indarrak larunbat arratsaldez, Arrigorriagan. 82. minutuan iritsi zen Paduraren gola, eta 1-0 galdu zuten gorrixek neurketa.

Emakumezkoek, berriz, Reala C taldea izan zuten aurkari igande arratsaldez, Txerloian. Hasiera makurra izan zuten, Realak bi gol sartu baitzizkien 5. eta 18. minutuetan; baina Maiderrek 27. eta 36. minutuetan sartutako bi golei esker, partida berdintzea lortu zuen gorrixen taldeak. Azkenean, 2-2 amaitu zuten partida emakumezkoek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide