Azpeitiko eta Bergarako musika eskoletako ikasleek itxi dute Organo Erromantikoaren 24. Zikloa

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 29a, 13:33

(Argazkia: Urtzi Oteiza)

Peio Lete, Oier Gaston, Itxaso Alberdi, Leo Joaristi, Lorea Larrañaga eta Elena Laka izan ziren Cavaille Coll organoa jo zuten ikasleak.

Atzo, Azpeitiko eta Bergarako musika eskoletako ikasleen saioarekin, eman zioten bukaera 24. Organo Erromantikoaren Nazioarteko 24. Zikloari. Peio Lete, Oier Gaston, Itxaso Alberdi, Leo Joaristi, Lorea Larrañaga eta Elena Laka izan ziren Cavaille-Coll organoa jo zutenak. Bach, Franck, Reger, Garbizu edota Durufle musikarien konposizioak entzuteko aukera izan zuten parrokiara bertaratu ziren herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide