Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Solidaritate pintxoa egitasmoa, bigarren eskuko denda eta Alai Batzak antolatutako haurrentzako jolasak egin dituzte gaur goizean Kontzejupen.
Herritarrei pintxoak, tortillak nahiz bizkotxoak prestatzeko deialdia egin zioten antolatzaileek, eta era guztietako mokadu goxoez gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Gainera, bigarren eskuko dendan jostailuak, liburuak eta bestelako produktuak eskuratzeko aukera izan dute.
Gaur bildutako dirua Cotonouko (Benin) kaleko umeen alde salestarrek dituzten proiektuetara bidaliko dute.