Ostiral arratsaldeetako ohiko poteo giroaz gain, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako bertso poteoaz gozatzeko parada izan zuten atzo arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Azkoitiko alde zaharreko tabernetan elkartu ziren zaleek. Beñat Gaztelumendi eta Nerea Elustondo bertsolariak aritu ziren, eta giro ederra sortu zen haien inguruan.