Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdiaren antolatzaileek dagoeneko jakinarazi dute datorren urteko edizioaren data: hain zuzen ere, maiatzaren 3an eta 4an –ostirala eta larunbata– egingo dute festibala. Herrian musika elektronikoaren sustatzaile nagusia izan zen Zuhaitz Urain Zizu zena omentzeko antolatu ohi dute festa urtero haren gertukoek eta lagunek. Jaialdiaren zortzigarren edizioa izango da datorren urtean egingo dutena.
Antolatzaileek, gaur-gaurkoz, ez dute jaialdiari buruzko informazio gehiago eman, baina urtero moduan, inguruotako hainbat musikarik parte hartuko dute jaialdian. Data gordetzeko eskatu dute antolatzaileek, eta pixkanaka joango dira informazio gehiago ematen.