Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusean izena eman ahalko da bihartik aurrera

Intza Trula 2023ko urr. 29a, 09:00

2022ko Behobia-Donostia lasterketako irteera. (Behobia-Donostia)

Azaroaren 12an, igandez, egingo dute aurtengo Behobia-Donostia lasterketa. Azkoitiko Udalak lasterketara joateko doako autobus zerbitzu eskainiko du egun horretan. 

Azkoitiko Udalak Behobia-Donostia lasterketara joateko doako autobus zerbitzua jarriko du eta interesa dutenek bihartik aurrera eman ahal izango dute izena Elkargunean. Azaroaren 12an, igandez, korrituko dute aurten Behobia-Donostia.

Azkoitiko Udalak jakitera eman duenez, autobusa joateko bakarrik izango da eta bakoitzak bere kabuz egin beharko du itzulera. Hori horrela, 55 lagunentzako lekua egongo da autobusean eta lasterketa egunean 07:30ean aterako da Udal Liburutegitik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide